Balaenoptera omurai oso gutxi ezagutzen dugun zere espezie bat da[1]. Bere deskripzio formalaren aurretik askotan agertzen zen Balaenoptera edeni espeziearen bertsio nano gisa. Izena Hideo Omura japoniar zetologoaren omenez darama[2].
Deskribapena 2003an egin zuen Nature aldizkarian japoniar zientzialari talde batek. Bederatzi aleren DNA mitokondriala eta morfologia aztertuta determinatu zuten beste espezie bat zela. Beranduago aurkitutako beste ale batzuen genetikak demostratu du espezie ezberdina direla eta zereen eboluzioan bereizitako lehen espezieetako bat dela. Baliteke balea urdinaren ahaide gertukoa izatea[2][3].
Balaenoptera omurai oso gutxi ezagutzen dugun zere espezie bat da. Bere deskripzio formalaren aurretik askotan agertzen zen Balaenoptera edeni espeziearen bertsio nano gisa. Izena Hideo Omura japoniar zetologoaren omenez darama.
Deskribapena 2003an egin zuen Nature aldizkarian japoniar zientzialari talde batek. Bederatzi aleren DNA mitokondriala eta morfologia aztertuta determinatu zuten beste espezie bat zela. Beranduago aurkitutako beste ale batzuen genetikak demostratu du espezie ezberdina direla eta zereen eboluzioan bereizitako lehen espezieetako bat dela. Baliteke balea urdinaren ahaide gertukoa izatea.