dcsimg
Image of Champak
Creatures » » Plants » » Dicotyledons »

Magnolias And Relatives

Magnoliaceae

Magnoliaceae ( Basque )

provided by wikipedia EU

Magnoliazeoak (Magnoliaceae) Magnoliales ordenako landare- angiospermen familia bat dira.[2] Txandakako hostoak dituzte, loreak handi usaintsuak eta kusku txikiz osatutako fruitua.[3] Bi subfamilia ditu:

  • Magnolioideae: generorik ezaguna Magnolia da. Generoak:
    • Elmerillia (4 espezie)
    • Kmeria (5 espezie)
    • Magnolia (128 espezie)
    • Manglietia (29 espezie)
    • Michelia (49 espezie)
    • Pachylarnax (2 espezie)
  • Liriodendroidae: genero bakarra Liriodendron da.

Magnoliazeoak zuhaitzak eta zuhaixkak dira, eta Asiako eta Amerikako eskualde epel eta tropikaletan bizi dira. Familiak 219 espezie ditu, 7 generotan banatuak (sailkapen-sistema batzuek, dena den, Magnolioideae subfamiliako guztiak Magnolia generoan sartzen dute).

Familiaren eta generoaren izenaren jatorrian Pierre Magnol dago, Montpellierko botanikari bat. Genero horretako lehen espezie identifikatu zena M. virginiana izan zen, 1680ko hamarkadan Ipar Amerikara joandako misiolari batzuek aurkitua.

Ezaugarriak

Magnoliazeoen familiako zuhaitzak erraz ezagutzen dira: zurtoin monopodiala dute, eta hostotza trinkoa. Gainera, hazten diren tokian hosto lehor larrukara eta lustredunez osatutako ohe bat izaten da, sepalo eta petalo mamitsuz eta pareta lodiko fruitu-hondakinez hornitua. Loreetan ez daude ondo bereizita petaloak eta sepaloak.

Erreferentziak

  1. Angiosperm Phylogeny Group (2009) «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121 doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x.
  2. Hutchinson, J. (1964) The genera of flowering plants (Angiospermae). Dicotyledones 1 Oxford: Clarendon Press 516. or..
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Magnoliaceae: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Magnoliazeoak (Magnoliaceae) Magnoliales ordenako landare- angiospermen familia bat dira. Txandakako hostoak dituzte, loreak handi usaintsuak eta kusku txikiz osatutako fruitua. Bi subfamilia ditu:

Magnolioideae: generorik ezaguna Magnolia da. Generoak: Elmerillia (4 espezie) Kmeria (5 espezie) Magnolia (128 espezie) Manglietia (29 espezie) Michelia (49 espezie) Pachylarnax (2 espezie) Liriodendroidae: genero bakarra Liriodendron da.

Magnoliazeoak zuhaitzak eta zuhaixkak dira, eta Asiako eta Amerikako eskualde epel eta tropikaletan bizi dira. Familiak 219 espezie ditu, 7 generotan banatuak (sailkapen-sistema batzuek, dena den, Magnolioideae subfamiliako guztiak Magnolia generoan sartzen dute).

Familiaren eta generoaren izenaren jatorrian Pierre Magnol dago, Montpellierko botanikari bat. Genero horretako lehen espezie identifikatu zena M. virginiana izan zen, 1680ko hamarkadan Ipar Amerikara joandako misiolari batzuek aurkitua.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU