Txibia erraldoia (Architeuthis) Architeuthidae familiako ur sakoneko txipiroia da. Ur sakoneko gigantismoa dela bide, berealdiko tamaina izan dezake: bi tentakulu luzeetatik hegaleraino emeek 13 metroko luzera eta arrek 10 metrokoa izan dezakete (14 metroko luzera duen Mesonychoteuthis hamiltoni txipiroiak bakarrik gainditua[1]). Palioak bi metro inguru ditu.
Txibia erraldoi espezie ezberdinen kopurua zalantzazkoa da. Bere taxonomia, zefalopodoen beste hainbat generotan gertatzen den moduan, ez da batere zehatza. Zientifikoek bederatzi espezie proposatu dituzte:
Egungo ikerketa genetikoen arabera, genero monotipiko honek espezie bakar bat besterik ez du: Architeuthis dux hain zuzen ere.[2]
Txibia erraldoia munduko ozeano guztietan bizi da, ur tropikal eta polarretan topatzea zaila izan arren.[3] Iparraldeko Ozeano Atlantikoan, Eskozian, Irlandan, Hegoafrikan, Zeelanda Berrian,[4] Japonian, Espainian eta Euskal Herrian[5][6] espezimenak topatu dituzte.
2004an japoniar ikerlariek bere habitatan bizirik zegoen txikia erraldoi baten lehenengo irudiak hartu zituzten,[7] eta 2012ko uztailean Chichijima uhartetik gertu lehendabizikoz espezimen heldu bat filmatu zuten.[8]
Bere habitat arrotzak eta bere itxura beldurgarriak piztia bilakatu du txibia erraldoia. Kondairetan, kraken zioten eta literaturan Moby-Dick, Hogei mila legoako bidaia itsaspetik edota The Call of Cthulhu bezalako liburuetan agertu da.
Bere taldeko irudi ezagunenean kaxalote batekin borrokatzen dagoen arren, txibia erraldoia azkenaren harrapakina izaten da.[9]
Txibia erraldoia (Architeuthis) Architeuthidae familiako ur sakoneko txipiroia da. Ur sakoneko gigantismoa dela bide, berealdiko tamaina izan dezake: bi tentakulu luzeetatik hegaleraino emeek 13 metroko luzera eta arrek 10 metrokoa izan dezakete (14 metroko luzera duen Mesonychoteuthis hamiltoni txipiroiak bakarrik gainditua). Palioak bi metro inguru ditu.