Erretrobirusak Retroviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Birus hauen ezaugarri nabarmena kate bakarreko ARN izatean datza. ARN hori entzima berezi bati esker erreplikatzen da, alderantzizko transkriptasa-ri esker, hain zuzen ere:
Alderantzizko transkriptasak ARN molekula ADN-n eraldatzen du, transkriptasaren ohiko jarduera kontrako norabidean eginez.
Sortutako ADNa zelularen genoman txertatzen da, beste gene baten antzera egonik, eta zelularen genomarekin batera erreplikatuz. Zelularen material genetikoan kokatuta dagoen birusaren ADN-ri probirus deritzo, ziklo lisogenikoaren profago-arekin alderatu baitaiteke.
Erretrobirusek estalki bat dute kanpoaldean, kapsidearen gainetik. Estalkia glikoproteinaz osatuta dago.
Birus hauek zelularen hazkuntza eralda dezakete, zelulak normalak zelula tumoralak bihurtuz. Minbizi mota batzuk eragin ditzaketenez onkobirusen kategorian sartzen dira.
Erretrobirus baten genomak gutxienez hiru gene hauek izaten ditu:
Erretrobirusen barnean hainbat genero daude, Lentivirus, Deltaretrovirus eta Spumavirus garrantzitsuenak izanik. Gizakia infektatzen dutenen artean hauek dira aipagarrienak:
Erretrobirusak oso erabiliak izan dira terapia genetikoan, bektore moduan.