Manioka (Manihot esculenta) Euphorbiaceae familiako zuhaixka da, jatorria Hego Amerikan duena. Klima tropikal eta subtropikaletan landatzen da, jateko onak diren sustraiak lortzeko, karbono hidrato iturri garrantzitsua baitira. Sustraietatik egiten den irina tapioka da.
Ez da nahastu behar Yucca generoarekin.
Manioka zuhaixka hosto iraunkorra eta monoikoa da, 2,5-3 metro luze izatera irits daitekeena. Tropikoko landarea denez gero, ezin du izotza jasan. Hezetasun eta tenperatura handiak behar ditu hazteko (etekin handiena 25º C eta 29º C artean).
Hostoak 15 cm inguru luze dira, palmatuak, eta 5-7 gingil izaten dituzte. Hosto-txortena 20-40 cm luze izaten da.
Sustraiak lodiak dira, zilindro formakoak, 80-100 cmko luzera eta 10 cmko diametroa izatera iristen ahal direnak. Azala gogorra eta egurkara da, janezina. Mamia karbono hidratotan, batez ere almidoitan, oso aberatsa da eta kaltzio (40 mg/100g), fosforo (34 mg/100g) eta C bitamina (19 mg/100g) ugari dauka[1].
Maniokatik ateratzen den janari ezagunena tapioka da. Tapioka hirugarren gluzido iturria da gizadiarentzat[2][3]. Maniokaren sustraiek toxikoak diren glukosido zianogenikoak (linamarina eta lotaustralina) izan ditzakete. Beraz, prozesatu egin behar dira toxikotasuna kentzeko[4].
Manioka, nyam eta batatarekin batera, herrialde tropikaletako elikagai labore garrantzitsuenetako bat da. FAOren arabera 2008an 233 milioi tona produzitu ziren munduan, gehiena Afrikan (122 milioi tona), Asian (76 milioi tona) eta Hego Amerikan (33 milioi tona)[5].
Ekoizpena tonatan. 2008ko datuak
Iturria: FAOSTAT (FAO)[5]
Manioka (Manihot esculenta) Euphorbiaceae familiako zuhaixka da, jatorria Hego Amerikan duena. Klima tropikal eta subtropikaletan landatzen da, jateko onak diren sustraiak lortzeko, karbono hidrato iturri garrantzitsua baitira. Sustraietatik egiten den irina tapioka da.
Ez da nahastu behar Yucca generoarekin.