dcsimg

Heike karramarroa ( Basque )

provided by wikipedia EU

Heike karramarroa (Heikeopsis japonica) Japoniako karramarro espezie bat da. Bere oskola samurai haserretu baten aurpegiaren antza duenez, samurai karramarroa bezala ere ezaguna da. Japoniarrek uste dute Dan-no-ura hiriko gerran hildako samuraien espirituak heike karramarroan berraragitu zirela.

Dan-no-Ura hiriko gerra

Dan-no-Ura hiriko gerra (壇の浦の戦い Dan-no-ura no tatakai) Genpeiko Gudako itsas-gerra handi bat izan zen, Dan-no-Uran gertatua. 1185eko apirilaren 25ean, Genji klanaren ontzien flotak, Minamoto no Yoshitsune buruan, Heike klanaren ontzien flota urperatu zuen, egun erdi iraun zuen borroka batean.

Oskoleko patroiaren jatorria

Carl Saganek heike karramarroak erabili zituen bere serie pertsonalean (Kosmosa: Bidai Pertsonala) ustekabeko hautespen artifizialak azaltzeko eredu moduan. Hipotesi hau kontuan hartuta, arrantzale japoniarrak uretara bueltatzen zituzten karramarro mota hauek errespetu moduan euren oskolak Heike samurai baten antza zutelako, eta hauen antza ez zutenak jan egiten ziren. Modu honetan, Heike samurai baten antza zuten karramarroak aukera gehiago zeukaten itsasora bueltatuak izateko eta ugaltzeko, eta horregatik daude mota honetako hainbeste karramarro orain.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Heike karramarroa: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Heike karramarroa (Heikeopsis japonica) Japoniako karramarro espezie bat da. Bere oskola samurai haserretu baten aurpegiaren antza duenez, samurai karramarroa bezala ere ezaguna da. Japoniarrek uste dute Dan-no-ura hiriko gerran hildako samuraien espirituak heike karramarroan berraragitu zirela.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU