Odontozeto (Odontoceti) ugaztunen klaseko zetazeoen ordenako itsasoko animalia batzuez esaten da. Odontozetoen ezaugarri berezia ahoa hortzez hornitua izatea da. Odontozeto-espezie batzuek bi barailetan dituzte hortzak, beste batzuek behekoan bakarrik. Gainerako zetazeoek baino aho estuagoa eta txikiagoa dute. Delfinidoak, monodontidoak eta platanistidoak dira odontozetoen azpiordenako familiarik ezagunenak. Odontozeto guztiak haragijaleak dira. Belugak, izurdeak, kaxaloteak, orkak, narbalak, mazopak eta pilotu-izurdeak odontozetoak dira.
Odontozeto zazpi edo zortzi familia osatzen dute, segun eta Kogia generoa Physeteridae familiaren barnean[1] edo familia independente bat osatzen[2] hartzen dugun.