dcsimg

Asma-belar ( Basque )

provided by wikipedia EU

Asma-belarra edo estramonio (Datura stramonium) solanazeoen familiako landare belarkara da. 1 m-ko altuera izatera irits daiteke. Hostoak handiak eta meheak dira, ertz biribilduak dituzte eta kiratsa darie. Loreak handiak, zuriak eta inbutu itxurakoak izaten dira. Asma-belarraren fruitua (daturina) alkaloide narkotiko eta antiespasmodikoa da. Fruituak arrautza itxura du, eta barrualdetik bi zatitan banatzen du hormatxo batek. Hormatxoaren alde bietan hazi pilo bat du. Fruituaren estalkiak arantzatxoak ditu inguruan.

Zelaietan azaltzen da, eta bere sustrai eta haziek logura ematen dute. Belaikiaz nahastuta eta zigarrotxoak eginda, asmaren sendagai bezala erabili izan dira asma-belarraren hostoak.

Historikoki mandragora, belaiki eta erabelarrarekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[1][2][3]

Erreferentziak

  1. Roberts, Margaret F.; Wink, Michael (1998) Alkaloids: biochemistry, ecology, and medicinal applications Springer 31 or. ISBN 0-306-45465-3.
  2. Carter MB FFARCS, Anthony John (2003ko martxoa) «Myths and mandrakes» (PDF) Journal of the Royal Society of Medicine 96 (3): 144–147 doi:10.1258/jrsm.96.3.144 PMID 12612119 PMC 539425.
  3. Carter, A. J. (1996-12-21) «Narcosis and nightshade» British Medical Journal 313 (7072): 1630–1632 doi:10.1136/bmj.313.7072.1630 PMID 8991015 PMC 2359130.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Asma-belar: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Asma-belarra edo estramonio (Datura stramonium) solanazeoen familiako landare belarkara da. 1 m-ko altuera izatera irits daiteke. Hostoak handiak eta meheak dira, ertz biribilduak dituzte eta kiratsa darie. Loreak handiak, zuriak eta inbutu itxurakoak izaten dira. Asma-belarraren fruitua (daturina) alkaloide narkotiko eta antiespasmodikoa da. Fruituak arrautza itxura du, eta barrualdetik bi zatitan banatzen du hormatxo batek. Hormatxoaren alde bietan hazi pilo bat du. Fruituaren estalkiak arantzatxoak ditu inguruan.

Zelaietan azaltzen da, eta bere sustrai eta haziek logura ematen dute. Belaikiaz nahastuta eta zigarrotxoak eginda, asmaren sendagai bezala erabili izan dira asma-belarraren hostoak.

Historikoki mandragora, belaiki eta erabelarrarekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU