dcsimg
Image of Picornavirus

Picornavirus

Picornaviridae

Pikornabirus ( Basque )

provided by wikipedia EU
 src=
Pikornabirus bat: poliomelitisaren birusa, mikroskopio elektronikoan ikusita

Pikornabirusak Picornaviridae familian sailkatzen diren birusak dira, gizakia zein animaliak infektatzen dituztenak. Familia honetan 6 genero daude gaur egun (2009an): enterobirusak, errinobirusak, hepatobirusak, parekobirusak, kardiobirusak eta aftobirusak.

Haien izenak ("piko") txikiak direla adierazten du, birus hauek 25-30 bitarteko diametroa (nm-tan) baitute.

Material genetikoari dagokionez pikornabirusek harizpi bakarreko RNA dute (polaritate positibokoa), kapside ikosaedriko batez babestua. Kapside honek protomero izeneko azpiunitatez osatuta dago (60 protomerok osatzen dute), eta kanpotik ez du bilgarririk (birusak "biluziak" baitira).

Pikornabirusek animalia-birusen talde garrantzitsuenetariko bat osatzen dute. Bertan giza-patogeno asko daude: errinobirusak, esaterako, hotzeri edo katarro arruntaren eragileak dira; enterobirusak, aldiz, digestio-aparatuko gaitzak sorrarazten dituzte (tartean, poliomelitisa); hepatobirusen generoan A hepatitisaren eragilea dago; parekobirusek, azkenik, arnas traktuaren eta digestio-aparatuaren infekzioak sortzen dituzte.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Pikornabirus: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
 src= Pikornabirus bat: poliomelitisaren birusa, mikroskopio elektronikoan ikusita