Itsas igaraba (Enhydra lutris L.) Mustelidae familiako ugaztuna da. Ipar Amerikako eta Asiako itsasbazterretan bizi da, batez ere Asiako iparraldean.
Gorputz luze biribila du, 1,20 m inguru luzea. 30 cm ingurukoa isatsa. Ilea motz sarria izaten du, gaztaina kolorekoa, baina oso iluna. Hankak motzak eta sendoak ditu, eta igerirako oso ondo egokituak. Arrainak janez elikatzen da batez ere. Kalifornian, Kanadan, Alaskan, eta Aleutiar, Kuril eta Pribilof uharteetan bizi da. Desagertzeko zorian izan da, eta babesteko hartu ziren neurri zorrotzei esker dirau bizirik.